Gizartea -
Madril
Neira kargutik kenduko du Esperanza Aguirrek ostegunean
Madrilgo erkidegoko presidentearen hitzetan, Neirak erantzukizun politikoa bere gain hartu behar zuen, baina ez duenez egin, erabakia bertako Gobernuak hartuko du.
Erredakzioa
Jesus Neira Emakumeen aurkako Indarkeriaren Behatokiko Aholku Batzordearen presidentea kargutik kenduko du ostegunean Madrilgo Gobernuak, Esperanza Aguirre erkidegoko presidenteak gaur iragarri duenez.
Kargutik kentzeko eskakizuna Francisco Granados Justizia kontseilariak aurkeztuko duela iragarri du Aguirrek.
Aguirreren hitzetan, iragan astean alkoholemia-kontrol batean positibo eman eta gero Neirak erantzukizun politikoa bere gain hartu behar zuen, baina ez duenez egin, erabakia bertako Gobernuak hartuko du.
Bestalde, Behatokiaren Aholku Batzordea gutxi barru kentzeko borondatea agertu zuten atzo Madrilgo Exekutiboko iturriek, herstura ekonomiko egitasmo baten barruan.