Gizartea -
Gizarte laguntzak
Bi pertsona atxilotu dituzte Lanbideri 94.820 euroko iruzurra egiteagatik
Iruzur egitea eta dokumentuak faltsutzea leporatzen diete.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu ditu, Bizkaian bata eta Gipuzkoan bestea, Lanbideri 94.820 euroko iruzurra egitea leporatuta.
Espainiako Barne Ministerioak ohar bidez jakinarazi duenez, iruzurra egitea eta agiriak faltsutzea leporatzen diete biei.
Ikerketak zabalik jarraitzen du, "gertatutakoa guztiz argitzeko", eta ez du baztertzen gizarte laguntzetan egindako iruzurra handiagoa izatea.
Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu zituen joan den astean Bizkaian, 124.000 euroko iruzurra egitea egotzita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea