Gizartea -

Gertaera

Lau pertsona etxetik aterarazi dituzte Ermuan, taberna bateko suteagatik

Segurtasun Sailaren arabera, sutea 00:50ean piztu da Uribe Kardenalaren plazako taberna batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona etxetik irtenarazi dituzte gaur goizaldean Ermuan (Bizkaia), taberna bateko suteak eragindako kearen ondorioz. Ez da inor zauritu eta 02:00ak aldera bueltatu dira.

Segurtasun Sailaren arabera, sua 00:50 aldera piztu da Uribe Kardenala plazako taberna batean, obratan dagoen eraikin batean. Sugarrek tabernako sukaldean eta beste hainbat eremutan kalteak eragin ditu, eta oraingoz ez dakite zergatik gertatu den.

Horrez gain, 03:00etan, Erandioko (Bizkaia) Txapela kaleko berogailu elektriko batek izandako matxurak ke-piloa sortu du. Hori dela eta, emakume bat eta haren semea zauritu dira kea arnasteagatik, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte.

Bestalde, Leioako (Bizkaia) Lamiako auzoan aparkatuta zegoen karabana batek su hartu du, eta ondoko etxebizitza batera zabaldu da. Ez zegoen inor, ez karabanan, ezta etxebizitzan ere; hortaz, ez da inor zauritu. Gertatutakoa ikertzen ari dira orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erandio argazkiak Ermua Suteak gaur Gizartea albisteak Leioa bideoak Gaurko azken orduko albistea Tabernak