Gizartea -
Lan-istripua
Langile bat hil da Aritzun, etxe bateko teilatutik erorita
Beharginak 34 urte zituen eta Iruñeko bizilaguna zen.
Agentziak | Erredakzioa
Langile bat hil da Aritzun (Iruñerria) eraikitzen ari diren etxebizitza bateko teilatutik behera erorita. 34 urte zituen eta Iruñeko bizilaguna zen.
Foruzaingoak jakinarazi duenez, ezbeharra 11:30 inguruan gertatu da.
Elizondoko Foruzaingoa bertaratu da istripuaren tokira. Polizia judizialak eta Polizia zientifikoak ikertuko dute gertakaria.
Hilotza Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutura eraman dute autopsia egitera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea