Gizartea -
Diskriminazioa
Isuna Iberiari, emakumeei hauta-probetan haurdunaldi testak eskatzeagatik
Iberiak ohar batean azaldu duenez, "sekula ez" du emakumerik kanpoan utzi haurdun egoteagatik.
agentziak | erredakzioa
Balearretako Gobernuak 25.000 euroko isuna jarri dio Iberia konpainiari diskriminazioa leporatuta, kontratatzeko bidean zeuden emakumeei txizaren froga eskatzeagatik haurdun dauden ala ez jakiteko.
Lan Ikuskaritzak isuna jartzea erabaki du enpresaren alegazioak atzera bota ostean. Izan ere, adierazi du hautaketa prozesuan haurdunaldiaren inguruko informazioa eskatzea ez dela egokia, ondoren egin behar dela.
Iberiak helegitea jar dezake, eta ohar batean jakinarazi du "sekula ez" duela emakume bat kontratatu gabe utzi haurdun egoteagatik.
Maria Teresa Garcia Iberiako Lan Prebentziorako arduradunak argitu du gaiak sortu duen "sentsibilitatea" dela eta, haurdunaldi froga kendu egingo dutela aurrerantzean.