Gizartea -

Genero indarkeria

18 urteko mutiko bat atxilotuta Gasteizen, bikotekideari eraso egiteagatik

Emakumea erietxera eraman dute, gizonak eskuineko begian jo baitu. Arrazoi horregatik, mutikoari genero indarkeria delitua leporatu diote.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 18 urteko mutiko bat atxilotu du, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Gizonak eztabaida baten ostean jo du emakumea.

05:00ak aldera lekuko batek 092 telefonora deitu du, Gasteizko Lovaina plazan izandako erasoaren berri emanez. Une horretan, mutiko batek lurrean zegoen neskato bati eraso egin diola azaldu du.

Udaltzaingoak lekura hurbildu direnean, erasoaren zantzuak aurkitu dituzte emakumearen eskuineko begian. Era berean, mutikoaren lepoan atzamarkak ikusi dituzte.

Orduan, bikotekideak direla esan diete udaltzainei, eta eztabaida izan dutela aipatu die neskatoak. Lekukoen esanetan, emakumea lurrean zegoela eraso egin dio gizonak.

Hala, lekukoen adierazpenak entzun eta erasoaren zantzuak ikusi ostean, Udaltzaingoak 18 urteko mutikoa atxilotu du, genero indarkeria delitua leporatuta. Jarraian, emakumea erietxera eraman dute.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Araba Gizartea Gasteiz albisteak Albisteak Umeak