Gizartea -
Bilboko itsasadarra
Hiru dira leptospirosiak kutsatutako lagunak
Gainera, Bilboko itsasadarrean igeri egiteagatik gaixorik egin daitezkeen beste bi pertsonari analisiak egin dizkiete eta frogen zain daude.
Agentziak | Erredakzioa
Osasun Sailak eta Osakidetzak beste leptospirosi kasu bat baieztatu dute eta, ondorioz, hiru dira jada Bilboko itsasadarrean igeri egiteagatik gaixotu diren lagunak.
Joan den maiatzaren 20an egindako triatloian kutsatu ziren guztiak.
Beste bi pertsona gehiagok ere gaitza izan dezaketela uste dute eta analisiak egin dizkiete. Frogen emaitzen zain daude, gaixorik dauden edo ez baieztatzeko.
Nolanahi ere, eta Osasun Sailak eta Osakidetzak azaldu dutenez, badirudi aurrerantzean kasu gehiago izango ez direla, gaitza inkubatzeko eta agertzeko denbora tartea 2 eta 30 egun artekoa delako.