Gizartea -

Hurrengo astean egingo du

Joxe Arregik bizitza erlijiosoa uztea erabaki du

Radio Euskadin jakinarazi duenez, "adierazpen askatasuna murrizten duen doktrinaren idolatria antzeko bat dago Elizaren barnean".

Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joxe Arregi 57 urteko frantziskotarra oso kritikoa izan da azken urteotan Elizarekin, eta are kritikoago agertu da Vatikanoak Donostiako gotzain Jose Ignacio Munilla izendatu zutenetik. Elizaren buruekin izandako ezadostasunak direla eta, apaiz izateari uztea erabaki du; datozen egunotan abadetza utziko du, irakaskuntzan aritzeko.

Radio Euskadin adierazi duenez, Elizaren baitan "doktrinaren idolatria moduko bat" dago, eta "horrek asko murrizten ditu adierazpen askatasuna, pluraltasuna, elkarrizketa eta elkarlana izateko aukerak".

Azken aldian Elizarekin tirabirak izan ditu Arregik. Izan ere, sei hilabetez isilik egoteko agindua ezarri zioten, besteak beste. Orain, fraide izateari utziko diola jakinarazi du.

Agirrerentzat erabaki "zaila" izan da. Datorren astean, Arantzazuko Amaren eguna eta gero, erabakiaren berri emango du.

Arregik 57 urte dauzka, teologoa eta irakaslea da, eta 17 urte eman ditu Arantzazun. Frantziskotarrekin 47 urte egin ditu. Orain, sekularizatzeko erabakia hartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea