Gizartea -

DOÑANAKO ESPARRU NATURALA

Kontrolik gabe jarraitzen du Huelvako suteak

Oraindik hiru gune daude sutan, baina gauean egindako suebakiek are gehiago zabaltzea ekidin dute, antza. Goizean, aireko baliabideek bat egin dute berriz.

Su garrak Doñanako Parke Naturalera ere heldu dira. Argazkia: EFE
Su garrak Doñanako Parke Naturalera ere heldu dira. Argazkia: EFE
Huelvako sutearen bi foku nagusiak inguratzea lortu dute

1:43

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pertsonak eman dute gau osoa, larunbateko 21:30ean La Peñuelan (Huelva) piztutako sutea itzaltzeko lanean. Garrak Doñanako Parke Nazionalera heldu dira eta 2.000 lagun baino gehiago hutsaraztea eragin dute dagoeneko.

Almonteko alkateordeak RTVEri azaldu dioenez, gauean suebakiak ezartzea lortu dute eta, antza denez, suak aurrera egitea ekidin dute, baina sua hiru gunetan dago aktibo.

Egunak argitu duenean, aireko baliabideek bat egin dute berriz ere lurreko indarrekin.

Hala, aireko laguntzarekin, gaur, astelehenean, goizean kontrolpean izango dela uste dute.

Momentura arte, eta egun bat baino gehiagoan lan egin ostean, suak aktibo jarraitzen du, hau da, garrek kontrolik gabe hedatzen jarraitzen dute. Horrek esan nahi du leku bat baino gehiagotik zabaldu daitekeela.

A-494 errepidea, Matalascañas eta Mazagon artean, berriz zabalik dute, itxita egon ostean.

A-483an, errei bat zabalik egon da, Matalascañasen dauden pertsonak irten zitezen. Orain errepidea bere osotasunean zabalik dago.

Guardia Zibilak, bestalde, inguruan dauden agenteei kasu egiteko dei egin die hiritarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak gaur Espainia Eguneko albisteak