Gizartea -

Indarkeria matxista

29 urteko emakume bat hil dute Tarragonan, bikotekideak antza

Salou udalerrian izandako hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Betaurreko Moreak Elkarte Feministak astelehen honetarako Bilbon.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

29 urteko emakume bat hil du, ustez, 42 urteko bikotekideak Tarragonako Salou udalerrian. Ustezko hiltzailea bere kabuz aurkeztu da Esquadra Mossoen aurrean, polizia iturriek jakitera eman dutenez.

Emakumearen gorpua Salou eta Cambrils udalerrien arteko errepide batean aurkitu dute, geldituta zegoen auto batean.

Esquadra Mossoak lekura hurbildu direnean emakumearen gorpua  aurkitu dute, gidariaren tokian, arma zuri batekin egindako zauriak zituela.

Arrazoi horregatik, Esquadra Mossoek ustezko hiltzailea atxilotu dute, genero indarkeria delitua egotzita. Hilketaren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu dute.

Elkarretaratzea Bilbon

Salou udalerrian izandako hilketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute astelehen honetarako Bilbon. Betaurreko Moreak Elkarte Feministak jakitera eman duenez, indarkeria matxistaren kontrako protesta Moyua Plazan izango da, 20:00etan.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Delituak bideoak Espainia albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea