Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia astelehenera eta asteartera luzatu dute EAEn, euriteengatik
Bestalde, alerta laranja ezarri dute Nafarroan, zaparrada handiez gain ekaitza ere espero baita.
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia astelehenera eta astearteara luzatu du zenbait lekutan prezipitazio handiak espero baitira. Ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke.
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, zaparrada ertainak eta trumoitsuak espero dira eguerdiko ordu bietatik arratsaldeko zortzietara.
Bihar eguerdiko hamabietan ezarriko dute abisua, eta arratsaldeko zortziak arte luzatuko da.
Nafarroan, alerta laranjan ekaitza dela eta
Bestalde, Nafarroan alerta laranja ezarri dute, zaparrada handiak ez ezik, ekaitzak ere izatea espero baitute.