Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Bilbon emakume bati sexu-gehiegikeriak egitearren

Atxilotua emakumearen gainera bota zen eta ukituak egin zizkion, Basurtuko parke batean. Emakumeak ihes egitea eta laguntza eskatzea lortu zuen.

Eraso sexisten kontrako protesta bat Bilbon, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Eraso sexisten kontrako protesta bat Bilbon, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Eraso sexisten kontrako protesta bat Bilbon, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

33 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Bilbon emakume bati sexu-gehiegikeriak egitea leporatuta, emakume bati ukituak egin zizkiolako, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Atzoko 14:25 aldera, Basurtuko parke batean, gizon batek Ertzaintzari deitu zion gion bat emakume baten gainera bota eta ukituak egin zizkiola salatzeko. Biktimak, erasotzailearekin borroka egin ostean, ihes egitea eta laguntza eskatzea lortu zuen.

Erasotzailea, orduan, korrika hasi zen eta autobus geltoki batera iritsi eta bertan zegoen ibilgailu batean sartu zen. Lekukoak jarraitu egin zuen bertaraino, eta argazki bat atera zion.

Ertzaintza bertaratu zen, eta erasotzailea autobus batean atzeman ostean, atxilotu egin zuten sexu-abusuak egotzita.

Ondoren, atxilotua epailearen esku utzi zuten.

 

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Tratu txarrak gaur Delituak bideoak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea