Gizartea -
Gertaera
71 urteko emakume bat desagertu da Irunen
Poliziak herritarren laguntza eskatu du (092) emakumea topatzeko: izena Placeres da; ile beltza dauka, xerlo gorriekin; kamiseta tiranteduna, marroia; gona beltza du jantzita eta oinetako zuriak. .
Erredakzioa
Irun herri gipuzkoarreko Udaltzaingoak 71 urteko emakume bat bere etxebizitzatik (Daria de Regoyos kalea) desagertu dela zabaldu du.
Ohar baten bidez Poliziak jakinarazi duenez, emakumea bere semearekin batera bizi da, azken honek eman zuen desagerpenaren abisua ostegunean 17:00etan, bere ama etxera bueltatzen ez zela ikusita.
Hainbat seniderekin, ospitalerekin... hitz egin ostean, Poliziak herritarren laguntza eskatu du Placeres izeneko emakume desagertua inor ikustekotan informatzeko.
Zabaldu duten deskripzioaren arabera, emakume txikia da, 1,60 metroko altuera dauka; ile beltza du, xerlo gorriekin; kamiseta tirantedun marroia; gona beltza eta oinetako zuriak ditu jantzita.
Gainera, kosta egiten zaio ibiltzea, hori dela eta, makila erabiltzen du eta normalean geldialdiak egiten ditu atseden hartzeko. Informaziorik emateko, Irungo Udaltzaingora deitu, 092 telefonoaren bidez.