Gizartea -

Nafarroa

18 urteko gidari bat atxilotu dute bost oinezko harrapatzeagatik, Vianan

Harrapaketaren ostean, oinez joan da bertatik, zaurituez arduratu gabe; geroago bere burua entregatu du, eta alkoholemia proban positibo eman du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost oinezko harrapatu dituen auto baten gidaria atxilotu du Guardia Zibilak Vianan. Horiek harrapatu ostean, oinez joan da bertatik, zaurituez arduratu gabe; baina  geroago bere burua entregatu du, eta alkoholemia proban positibo eman du.

Harrapatzea 03:00etan gertatu da, eta oinezkoek zauri arinak izan dituzte. Horietatik hiru Vianako osasun zentroan artatu dituzte, eta laugarrena Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dute, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.

Bi delitu egotzi dizkiote 18 urteko gidariari: bat, bide-segurtasunaren aurkakoa, eta bestea, laguntzeko beharra ez betetzea. Izan ere, Guardia Zibilaren arabera, oinezkoak harrapatu ostean, alde egin du, oinez, eta etxera joan da, “zaurituei lagundu gabe”. Geroago, baina, polizia-etxera joan da, egindakoaren berri ematera.

Guardia Zibilak bere gain hartu du gertatutakoa argitzeko ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea