Gizartea -
Aste Nagusiko Feria
Julio Aparicioren antzera harrapatu du zezenak Sergio Aguilar
Toreatzailea zezen plazako erizaindegian operatu eta ondoren Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Agilar arriskutik kanpo dago.
Erredakzioa
Sergio Aguilarrek Bilbon hartutako adarkadak Julio Apariciok maiatzaren 21esan Madrilen izandakoa ekarri dio burura bat baino gehiagori. Toreatzaileari zezenketa plazako erizaindegian bertan egin diote ebakuntza.
Aguilarrek "arnasa ondo hartzen du, mina mugitzen du eta hitz egiteko gai ere bada". Adarrak maxilarra zulatu du ahosabairaino iritsiz, baina ahotik atera gabe. Ondorioz, toreatzaileak "kalte garrantzitsu eta nabarmenak izan ditu" baina egoera "kontrolpean" dago eta bere bizitza "arriskutik kanpo" dago, adierazi dute Bilboko zezen plazako osasun arduradunek.
Aguilarri gainera beste ebakuntza bat egin behar izan diote, ezker izterrean 15 zentrimetroko adarkada ere hartu duelako.
Ebakuntzak amaitu eta jarraian toreatzailea Bilboko Gurutzetako Ospitalera eraman dute, TAC bat eta bestelako probak egin eta berriro kirofanora sartu aurretik.