Gizartea -

Zientzia

Izarrak baino beroagoa den planeta

KELT-9b izeneko exoplanetak 4.300 ºC-ko tenperaturak ditu.

KELT-9b planeta. Argazkia: EFE
KELT-9b planeta. Argazkia: EFE
KELT-9b planeta. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko astronomo talde batek izar gehienak baino beroagoa den exoplaneta bat topatu dute, Lurretik 650 argi-urtera. Planetak gasezko buztana bat du, eta azaleran 4.300 ºC-ko tenperaturak ditu.

Planetari KELT-9b izena jarri diote, KELT-9 izarraren inguruan duelako orbita. Cygnus konstelazioan dago.

Gainera, gertu duen izarraren erradiazio ultramoreak oso indartusak dira, eta, horrenbestez, gerta liteke planeta bera lurruntzea.

KELT-9b exoplanetak Jupiterrek halako 2,8 masa du, baina dentsitate erdia izanda.

Halaber, uneoro erradiazio ultramorea jasotzen ari denez, beroa oso handia da eta ezin dira ur, karbono dioxido edota metano molekulak eratu.

Adituen ustez, planeta gure ikuspegitik kanpo geratuko da 150 urte barru, eta ez dugu berriro ikusgai izango 3.500 urte pasatu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Zientzia berriak Zientzia hedapena gaur Planetak