Gizartea -

Errekaleor

Gasteizko Udalak Errekaleorreko kaleetan argia jarriko du

Txosten tekniko batek dio Udala derrigortuta dagoela auzo horretako kaleetan argiztapena jartzera, gutxiengo zerbitzua delako.

Maiatzaren 18an kendu zuten argindarra Errekaleorren. Artxiboko argazkia: EFE
Maiatzaren 18an kendu zuten argindarra Errekaleorren. Artxiboko argazkia: EFE
Maiatzaren 18an kendu zuten argindarra Errekaleorren. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaleko Idazkariak egindako txosten teknikoak dio kaleko argiztapena eskaintzea gutxiengo zerbitzua dela eta hori eskaintzea Udalaren ardura dela.

Horrenbestez, Gasteizko Udalak iragarri du Errekaleorreko kaleetan argia jarriko duela, aipatu dokumentuan esandakoa aintzat hartuta.

Alabaina, Udalak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailak Errekaleor auzoaren harira egindako eskakizunak betetzeko asmoari eusten diola.

Joan de maiatzaren 18an kendu zuten argia Errekaleorren, "segurtasun arrazoiak" tarteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Gizartea bideoak Gasteiz albisteak Albisteak