Gizartea -

Epaia

Absolbitu egin dituzte legez kanpoko atxiloketagatik epaitutako ertzainak

Epaiaren arabera, atxilotuak 'zentzugabe eta behin berriz oztopatu zuen agenteen lana'.

Epaiketako artxiboko argazkia: EiTB
Epaiketako artxiboko argazkia: EiTB
Epaiketako artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Auzitegiak absolbitu egin ditu legez kanpoko atxiloketagatik epaitutako lau ertzainak. Atxilotuak epaiketan onartu zuenaren arabera, "oso astun" jokatu zuen eta ez zien jaramonik egin agenteen aginduei diskoteka batean  izandako istiluan.

Epaiaren arabera, atxilotuak "zentzugabe jokatu eta behin berriz oztopatu zuen hainbat ibilgailu ikuskatzen ari ziren agenteen lana". Hortaz, atxiloketa bidezkoa izan zela ebazteaz gain, baztertu egin du "ekintza irrazionala, bidegabea eta gehiegizkoa izan zenik".

Epaiketaren ostean, fiskalak zigor eskaerak murriztu zituen arren, kartzela zigorra eskatu zuen lau ertzainetako birentzat, legez kanpoko atxiloketa egiteagatik; agenteen abokatuak, aldiz, aske uztea eskatu zuen.

Abokatuaren iritziz, Ertzaintzak egindako txostenean zehaztu zutenez, akusazioa akats batean oinarrituta zegoen, eta eskatutako zigorrak gehiegizkoak ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gizartea bideoak Albisteak