Gizartea -

Gasteiz

'Errekaleor Bizirik' plataformak elkarrizketarako deia egin dio Urtarani

Plataformak ohartarazi du argindarra moztuta bizilagunen segurtasuna arriskuan jarri dutela eta Gorka Urtaran gezurretan ari dela salatu du. Ekainaren 3an manifestazioa egingo dute.

Ertzaintzak babestuta, Iberdrolako teknikariak argindarra kentzen. Argazkia: EFE
Ertzaintzak babestuta, Iberdrolako teknikariak argindarra kentzen. Argazkia: EFE
Ertzaintzak babestuta, Iberdrolako teknikariak argindarra kentzen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Errekaleor Bizirik' plataformak esan du "inoiz baino indartsuago" daudela, argindarra moztu dieten arren, eta ekainaren 3an manifestazioa egingo duela iragarri du, auzotik kanporatzea galarazteko.

Joan den apirilaren 18an, Iberdrolak argindarra kendu zuen Errekaleorren okupatutako erakinetan eta istiluak izan ziren ertzainen eta auzokideen artean. Hiru lagun atxilotu zituzten eta beste bi ikerketapean daude. Lagun ugari zauritu ziren istiluetan.

Hurrengo egunean, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak berretsi egin zuen Udalak Errekaleorreko etxebizitzak behera botatzeko asmoa duela.

Gaur, 'Errekaleor Bizirik' plataformaren ordezkariek agerraldia egin dute. Babesa eta elkartasuna helarazi diete atxilotuei eta Ertzaintzaren "bortizkeriaren ondorioz" zauritu ziren lagunei.

Argindarra eraikinetan mozteaz gain, kaleko argiteria publikoa ere argirik gabe utzi dutela salatu dute. "Errekaleor hustu nahi dute, baina gure proiektua eta auzoa defendatzen jarraituko dugu", azpimarratu dute.

Horrez gain, Gorka Urtaranen adierazpenak gogor kritikatu dituzte eta ukatu egin dute elkarrizketarako borondaterik ez dutela. Alderantziz, gogora ekarri dute duela hilabete inguru gutuna igorri ziotela Gasteizko Udalari beren egoeraz hitz egiteko.

Gainera, argindarra kenduta, Errekaleorreko bizilagunen segurtasuna arriskuan jarri dutela ohartarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa