Gizartea -

Euskal eskola publikoa

Sortzen elkartea urteroko aldarrikapen jaia ospatzen ari da Iruñean

Goizeko 10:00etan hasi dute festa, Udaletxeko Plazatik abiatutako kalejirarekin.

Sortzen jaia 2016 Orkoienen. Argazkia: sortzen.eus
Sortzen jaia 2016 Orkoienen. Argazkia: sortzen.eus
Euskarazko eskola publikoaren aldeko jaia egin dute Iruñean

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal eskola publikoetako zenbait ordezkarik osatutako Sortzen elkartea urteroko jaia ospatzen ari da Iruñean. Goizeko 10:00etan ekin diote egitarauari, jai eta aldarrikapen giroan. Udaletxeko Plazatik kalejira abiatu da, "Euskaraz bizi eta ikasi nahi dugu" lemapean.

Antolatzaileen arabera, ekintza horren helburu nagusia Antsoaingo Ezkaba eskolari protagonismoa ematea da, haur hezkuntzan laugarren gela bat sortzeko egindako eskaria dela eta. Hezkuntza sailaren jarrera kritikatu dute, hiru familia tokirik gabe utzi dituztelako.

Kalejira Antoinutti Parkean amaituko da, eta orduan abiatu dute jaia. Lekarozeko eskola irekitzea lortu duten familiek bota dute txupinazoa. Hori baino lehen, Begoña Bitorika Sortzen elkarteko koordinatzaile nagusiak agurra egin du.

13:30ean, batukada ikuskizuna eskainiko dute Antoinutti Parkean. Noaingo eskolan, orain dela 9 urte, D eredua martxan jartzea lortu zuen lehen belaunaldia bilduko da, baita Tafallan, Lodosan eta Caparroson aurten erdietsi duten familiak ere. Jaia Broken Brothers Brass taldearen emanaldiarekin bukatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Gizartea bideoak Albisteak