Gizartea -

Errefuxiatuen drama

27 errefuxiatu atxilotu dituzte Bilboko Portuan, Erresuma Batura bidean

Frantziako errefuxiatuen kanpalekua desegin zutenetik, gero eta gehiago dira Erresuma Batura Bilboko Portutik igarota heltzen ahalegintzen dira migratzaileak.

Bilboko Portutik igarota Erresuma Batura heltzen ahalegintzen dira

1:46

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak Erresuma Batura bidean zihoazen 27 migratzaile atzeman ditu azken orduotan Bilboko Portuan, Europa Press berri-agentziak zabaldu duenez.

Poliziaren arabera, Calaisko (Frantzia) errefuxiatuen kanpalekua desegin zutenetik, gora egin du Erresuma Batura Bilboko Portutik igarota iritsi nahi duten migratzaileen kopuruak.

Asteartean, 24 errefuxiatu atxilotu zituzten, tartean zenbait adingabe. Debekatutako eremu batean zeuden guztiak, Porstmoutheko Portura (Ingalaterra) zihoan ferry batean ezkutuan sartzeko asmoz.  Afganiarrak, pakistandarrak eta albaniarrak ziren. Asteazken honetan beste hiru migratzaile atzeman dituzte.

Poliziak esan du Bilboko Portua Erresuma Batura heltzeko "bide alternatiboa" bilakatu dela, batez ere Calaisko kanpalekua jendez hustu ostean eta, besteak beste, Bilbotik astean bost ferry ateratzen direlako Erresuma Batura bidean.

Duela bi hilabete inguru antzeman zuten Bilboko Portuan errefuxiatuen gorakada. Gehienak siriarrak edo kurduak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Bilboko Portua argazkiak Gaurko azken orduko albistea Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Errefuxiatuak albisteak gaur