Gizartea -

Ospakizuna Azpeitian

Euskarazko Interneten Eguna, sarean euskaraz murgiltzeko

Gaur Interneten Nazioarteko Eguna da mundu mailan eta, gurean, iaztik, Euskarazko Interneten Eguna ospatzen du sareko komunitateak. Festa egingo dute arratsaldean.

Aurtengo Euskarazko Internet Egunaren aurkezpena. Argazkia: domeinuak.eus
Aurtengo Euskarazko Internet Egunaren aurkezpena. Argazkia: domeinuak.eus
Aurtengo Euskarazko Internet Egunaren aurkezpena. Argazkia: domeinuak.eus

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, asteazkena, Interneten Nazioarteko Eguna da mundu mailan eta, gurean, iaztik, Euskarazko Interneten Eguna ospatzen du sareko komunitateak. Aurten, Azpeitiko Sanagustin Kulturunean ospatuko da (19:00 etan) PuntuEUS Fundazioak eta Kulturaz Kooperatibak antolatuta.

Fundazioak ohar baten bidez azaldu duenez, Internet egunaren helburua eguna ospatzea eta euskarazko Interneten sustapenean eragitea izango da, "beti ere, festa giroan".

Hain zuzen, festa girotzen izango dira "Miren Gaztañaga aktorea eta Xabi Solano eta DZ musikariak", beste sorpresa asko izango badira ere.

Lehen hitza, euskaraz

Lankidetza-proiektua aurkeztu zuten atzo PuntuEUS Fundazioak, CodeSyntaxek, Ikastolen Elkarteak eta Kontseiluak, Interneten lehen hitza euskaraz egitearen garrantziaz ohartarazi eta horren erabilera areagotzeko.

Hedabideei igorritako ohar batean azaldu zutenez, Euskal Herriko internauten "%3-5ek bakarrik dauka euskara lehenetsita nabigazio-hizkuntza bezala".

Gainera, nabigatzaileak eta mugikorrak euskaraz jartzeko kanpaina abiatuko dute gaur aipatutako erakundeek. Aldaketa errazteko, bi baliabide sortu dira: "automatikoki nabigatzailea euskaratzen duen plugina eta telefono mugikorra euskaratzen duen aplikazioa, mugikorrak onartzen duen kasuetan". Gaur aurkeztuko dituzte bi baliabideok.

EiTBk bat egin du ekimenarekin, eitb.eus-en bitartez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Teknologia Gaurko azken ordukoa