Gizartea -

Euskara sarean

Interneten nabigatzean euskara lehenesteko kanpaina aurkeztu dute

EiTBk bat egin du kanpainarekin, eitb.eus-en bitartez. Euskal internauten %3-5ek soilik dauka euskara lehenetsita nabigatzeko hizkuntza bezala.

Koldo Tellitu, Eneko Astigarraga, Josu Waliño eta Paul Bilbao, gaur. Argazkia: PuntuEUS Fundazioa
Koldo Tellitu, Eneko Astigarraga, Josu Waliño eta Paul Bilbao, gaur. Argazkia: PuntuEUS Fundazioa
Internet-en ere, lehen hitza Euskaraz

1:21

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lankidetza-proiektua aurkeztu dute gaur PuntuEUS Fundazioak, CodeSyntaxek, Ikastolen Elkarteak eta Kontseiluak, Interneten lehen hitza euskaraz egitearen garrantziaz ohartarazi eta horren erabilera areagotzeko.

Hedabideei igorritako ohar batean azaldu dutenez, Euskal Herriko internauten "%3-5ek bakarrik dauka euskara lehenetsita nabigazio-hizkuntza bezala".

"Euskaraz nabigatu ezean, webguneak garatzen dituztenek ez dute euskara kontuan hartuko, eta, beraz, ez da euskarazko edukirik izango", ohartarazi dute.

Horregatik, nabigatzaileak eta mugikorrak euskaraz jartzeko kanpaina abiatuko dute aipatutako erakundeek. Aldaketa errazteko, bi baliabide sortu dira: "automatikoki nabigatzailea euskaratzen duen plugina eta telefono mugikorra euskaratzen duen aplikazioa, mugikorrak onartzen duen kasuetan".

Bestetik, webguneen arduradunei ere, euskara lehenesteko deia egin diete sustatzaileek.

EiTBk bat egin du ekimenarekin, eitb.eus-en bitartez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Gaurko azken orduko albistea EITB Taldea Internet gaur Kontseilua