Gizartea -

Ezbeharra

13 urteko nerabe bat hil da Bartzelonan, eraikin baten teilatutik erorita

Hutsik dagoen lantegi batean izan da ezbeharra. Mutikoa beste bi lagunekin jolasten ari zenean, teilatura igo da, eta, bertan zegoela, zoruak eman egin du eta goitik behera erori da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13 urteko nerabe bat hil da igande arratsaldean Bartzelonako Teia udalerrian, eraikin baten teilatura igo, eta zazpi eta hamar metro arteko altuera batetik erorita.

Polizia iturriek jakitera eman dutenez, 18:00ak aldera izan zen ezbeharra, adingabea beste bi lagunekin jolasten ari zenean. Poliziak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hutsik dagoen lantegi batean izan zen ezbeharra. Mutikoa teilatura igo zen, eta zoruak eman egin zuen, eta goitik behera erori zen, kaleraino.

Beste lagun batzuekin jolasten zegoen arren, 13 urteko haurra izan omen zen teilatura igo zen bakarra.

Ostiralean, hiru urteko haur bat hil zen Badalonan (Bartzelona), zazpigarren pisutik erorita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona Gizartea Albisteak Umeak albisteak