Gizartea -

Bizkaia

Gizon baten gorpua topatu dute Gernika-Lumon

Hilotzak bularraldean eta eskumuturretan labanaz egindako zauriak dituen arren, ez du indarkeria zantzurik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hilda topatu dute gaur Gernika-Lumon, Bizkaiko herri horretako industrialde batean ibilgailuak konpontzeko duen tailerrean. Ez omen dute kriminalitate zantzurik aurkitu, baina gorpuak zauriak omen zituen bularraldean eta eskumuturretan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Pertsona batek 08:10 aldera topatu du gorpua haren tailerrean, Vulcanizados Chopi izenekoan (Goikoibarra industrialdean dago). Horrek deitu du larrialdi zerbitzuetara.

Ertzaintzaren iturriek EFE albiste agentziari jakinarazi diotenez, hildakoak trafiko eztabaida izan ei du bart Zornotzan, eta horrek gertakariarekin zerikusia ote duen ikertzen ari dira.

12:00ak aldera eraman dute hilotza Auzitegiko Medikuntzako Institutura, bertan autopsia egin diezaioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Azken ordukoa Bizkaia Gernika-Lumo Gizartea albisteak Albisteak