Gizartea -
Fornelos de Montes
Bi suhiltzaile hil dira Pontevedran piztutako sute batean
Biktimak Galiziako Nekazal Zerbitzuak izeneko enpresa publikoko suteen kontrako taldeko kideak ziren. Dagoeneko sutea kontrolpean dago.
Erredakzioa
Bi suhiltzaile hil dira Fornelos de Montes (Pontevedra) herrian piztutako sute bat itzaltzeko lanetan. Sutea atzo piztu zen 22:00ak aldera, Nekazal Ingurune Sailak azaldu duenez.
Iturri berdinen arabera, sutea San Lourenzo elizan piztu zen eta ez da izan uda honetako suterik garrantzitsuenetakoa.
Nekazal Ingurune Sailak jakinarazi duenez, biktimak Galiziako Nekazal Zerbitzuak izeneko enpresa publikoko suteen kontrako taldeko kideak ziren.
Momentuz ez dira ezagutzen zeintzuk izan diren bi lagunen heriotzaren arrazoiak baina Estatuko Indar eta Segurtasun taldeek nondik norakoak aztertuko dituzte. Dagoeneko sutea kontrolpean dago.