Gizartea -
Lan istripua
Bordelen hildako kamioilari baten heriotza salatuko dute sindikatuek
Elkarretaratzea egingo dute bihar Biriatun. Sektore horretako langileen baldintzak "gero eta prekarioagoak" direla salatu dute.
agentziak | erredakzioa
ELA, LAB, ESK, ENHE, Steilas eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egingo dute larunbatean Biriatun, aurreko asteartean Bordeletik hurbil hil zen kamioilari baten heriotza salatzeko.
Sindikatuek elkartasuna adierazi diete hildako langilearen senide eta gertukoei, ohar baten bidez, eta, gainera, sektore horretako langileen baldintzak "gero eta prekarioagoak" direla salatu dute.
Horren ildotik, esan dutenez, garraiolariek (gehienak autonomoak direnez) "ez dute beharko luketen babes soziala, lan-istripuei eta lanak eragindako gaixotasunei" dagokienean. Gainera, "askotan, garraiolari autonomoek pairatzen dituzten lan-istripuetan ez dituzte estatistika ofizialetan jasotzen".