Gizartea -

Epaia

Zigorra Bilboko arrandegi bateko 5 langileri, diruaz bidegabe jabetzeagatik

Urtebeteko kartzela zigorra eta 6.300 euroko isuna ezarri die epaileak bost langileri. Epaia ez da irmoa, eta aldeek helegitea aurkez dezakete ebazpenaren aurka.

RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko arrandegi bateko bost langileri urtebeteko kartzela zigorra eta 6.300 euroko isuna ezarri die Bizkaiko Probintzia Auzitegiak, diruaz bidegabe jabetzeagatik, Radio Euskadik eskuratu ahal izan duen epaiaren arabera. Perituek egindako txostenen arabera, litekeena da 150.000 euro lapurtu izana. Epaia ez da irmoa, eta aldeek helegitea aurkez dezakete.

Epaiaren arabera, Bilboko Zazpikaleetako Askao kaleko Hegaluze arrandegiko bost langilek dirua sistematikoki lapurtu zuten bi urtez. Epailearen esanetan, frogatuta dago astean 6.000 euro ebatsi zituztela bi urtean, salmentako txartelak baliogabetuta. Perituek egindako hainbat txostenen arabera, 96.000 eta 150.000 euro artean lapurtu zituzten.

Epaitutako horiek 2012ko urtarriletik 2014ko urtarrilera bitartean gertatu ziren. Hala ere, lapurreta sistematikoa 2013. urtearen amaieran azaleratu zen, hain zuzen ere, kudeatzaileek software bat instalatu zutenean. Horrela, arrandegiko langileek dirua lapurtzen zutela frogatu ahal izan zuten.

96.000 eta 150.000 euro artean ebatsi zutela uste bada ere, magistratuak uste du softwarea instalatu ondorengo lapurretak bakarrik froga daitezkeela. Aipaturiko programa hori 9 egunez egon zen martxan eta bederatzigarren egunean langileak kaleratu eta horien kontrako salaketa jarri zuten nagusiek.

Epaia ez da irmoa, eta aldeek helegitea aurkez dezakete Auzitegi Gorenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Delituak azken ordukoa Epaiketak argazkiak Gizartea Albisteak Zazpikaleak Bilbo