Gizartea -

Istripua

Neskato bat hil da Gironan gaztelu puzgarri bat airean atera ondoren

Oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, puzgarria lurretik altxatu zen, jatetxeko teilatuaren gainetik, eta 40 bat metro harago lurreratu zen. Sei ume zauritu dira.

Zauritutako bi ume oso larri daude. Argazkia: EFE
Zauritutako bi ume oso larri daude. Argazkia: EFE
6 urteko neskatoa hil da Gironan, gaztelu puzgarri bat 'hegan' atera ostean

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Caldes de Malavella (Girona) udalerriko jatetxe batean jarritako gaztelu puzgarri batean larri zauritu den sei urteko neskatoa hil egin da bart, Bartzelonako Vall d'Hebron Ospitalean.

Ospitaletik EFEri azaldu diotenez, zaintza intentsiboko unitatean hil da, gertaeran jasandako zauri larrien ondorioz.

Neskatoa eta beste sei ume atzo, igandea, zauritu ziren Caldes de Malavellako jatetxe batean jarrita zegoen puzgarri batean jolasten ari zirela. Oraindik ez dakite zergatik, baina puzgarria airean altxatu zen, jatetxeko teilatuaren gainetik, eta 40 bat metro harago lurreratu zen.

Esquadra Mossoek ikerketa abiatu dute jazoeraren nondik norakoak argitzeko. Jatetxeak puzgarriak izateko baimenik duen ere argitu beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea