Gizartea -

Maiatzaren 23an

Udaltzaingoko 55 plaza berri betetzeko LEPa deitu du Bilbok

Hiru ariketa derrigorrezko eta baztertzaile egin beharko dira. Gainera, borondatezkoak diren beste bi ariketa izango dira, hizkuntzen ezagutza frogatzeko.

Udaltzaingoak. Argazkia: Bilboko Udala
Udaltzaingoak. Argazkia: Bilboko Udala
Udaltzaingoak. Argazkia: Bilboko Udala

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak Udaltzaingoko 55 plaza berri betetzeko Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) hautaketa-prozesuko lehen ariketa deitu du. Guztira 1.744 pertsona onartu dira (Udalaren webgunearen bidez eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean jakinaraziko da nortzuk egin behar dituzten ezagupen teorikoei eta Bilboko hiriaren gaineko ezagupenak neurtzeko probak).  Maiatzaren 23an izango da lehen proba, 10:30etik aurrera, Durangoko Landako Gunean.

Onartutako pertsonen artean, 1.372  gizonezkoak dira (% 78,7) eta 372 emakumezkoak (% 21,3). Adinari dagokionez, berriz, gehienak (% 57,2) 26 eta 35 urte bitartean dituzte. Hautagaien %22,5 26 urtetik beherakoak dira eta % 20,3k 36 urte edo gehiago dituzte. Jatorriari dagokionez, % 96,5 euskal jatorrikoak dira.

Oposizioan hiru ariketa derrigorrezko eta baztertzaile egin beharko dira; gainera, borondatezko eta ez-baztertzaileak diren beste ariketa bi izango dira euskara eta beste hizkuntza batzuen ezagutza frogatzeko. Honela banatuko dira:

- Test motako bi azterketa(bat ezagutza teorikoena, legeak, udal arautegiak, berdintasuna edo polizia komunitarioari buruzkoa) eta beste bat Bilboko ezagutzari buruzkoa.

- Bigarren azterketan ariketa fisikoak egin beharko dira, malgutasuna edo erresistentziakoak. Horietan gai ala ez gai kalifikatuko dira hautagaiak.

- Pertsonalitateko eta talde-dinamikako ariketa bi eta elkarrizketa pertsonal bat, harremanetarako trebetasuna eta lanerako gaitasunak, enpatia edo ulerkuntza, besteak beste, ziurtatzeko.

Fase hori gainditu ondoren, nota onenak eskuratzen dituzten hautagaiek prestakuntza-ikastaro bat eta praktikak egin beharko dituzte Udaltzaingoaren Akademian, ezagutzan sakontzeko eta laneko zereginak zeintzuk diren ikasteko.

Epe horretan, laneko gaitasunaren inguruan eta zerbitzurako jarreraren inguruan eskuratutako trebetasunak, hautagai bakoitzaren lankidetza, elkarlana edo erantzukizuna ebaluatuko dira, bai eta haien oreka-zentzua eta egokitzeko gaitasuna ere, arriskuko edo estreseko egoeretan, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana albisteak Funtzionarioak argazkiak Gizartea Gaurko azken orduko albistea Enplegu Eskaintzak 2024