Gizartea -

Nafarroan

Donejakue Bideko lau erromes erreskatatu dituzte hipotermia zantzuekin

Auritzeko suhiltzaileek Orreagako aterpetxera eraman dituzte; alabaina, ez dute medikuaren artatzerik behar izan.

Lau erromes erreskatatu behar izan dituzte

1:33

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auritzeko suhiltzaileek Donejakue Bidea egiten ari ziren lau erromes erreskatatu dituzte igande honetan, hipotermia zantzuekin. Orreagako aterpetxera eraman dituzte, baina ez dute medikuaren laguntzarik behar izan.

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, 15:20 aldera Izangorreko aterpetxean beste bi erromesekin batera zegoen emakumezko batek laguntza eskatu du zegoen eguraldi txarragatik.

Auritzeko suhiltzaileak lur orotako ibilgailu batekin bertaratu dira eta emakumezkoa eta bere bi lagunak Orreagako aterpetxera eraman ditu hipotermia zantzu arinekin.

Inguruan zegoen eguraldia ikusita (euria, elurra eta haize indartsua) Donejakue Bideko ibilbide tradizionaletik zehar ibiltzea erabaki dute, ea laguntza beharrean zegoen beste erromesik aurkitzen zuten. Handik gutxira beste emakumezko bat topatu dute, hura ere hipotermia zantzuekin, eta Orreagara eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Donejakue Bidea