Gizartea -

kantabria

Bilboko emakume bat larri zauritu da Castroko kai-muturrean erorita

Emakumea hiru metroko altueratik erori zen, bizkarrez, argazki bat ateratzen ari zenean.

DYAko langileak emakumea artatzen. Argazkia: DYA Cantabria
DYAko langileak emakumea artatzen. Argazkia: DYA Cantabria
DYAko langileak emakumea artatzen. Argazkia: DYA Cantabria

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon bizi den emakume bat larri zauritu da, burezur-garuneko traumatismoa du, Castro Urdialeseko (Kantabria) kai-muturrean hiru metroko altueratik erorita.

Kai-muturraren inguruan izan zen atzo ezbeharra, bi altuera dituen eraikuntzan. Bigarren altuera horrek 1,3 metroko zabalera du, eta lehenengoa baino hiru metro gorago dago. Normalean jendea bigarren altuerara igotzen da itsasoa hobeto ikusteko.

Kantabriako DYAk jakinarazi duenez, emakumea argazki bat ateratzen saiatzen ari zen eta, atzeraka pausoa eman zuenean, lehenengo mailara erori eta buruan kolpe gogorra jaso zuen. Emakumeak burezur-garuneko traumatismo larria du.

Hasieran DYAk artatu zuen emakumea eta, egonkortu ostean, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten anbulantzia berezi batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa