Gizartea -

GErtaera

Lau lagun artatu dituzte Bilbon, karbono monoxidoa arnasteagatik

Karbono monoxidoz toxikatu dira lau lagun Bilboko etxebizitza batean

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko etxebizitza batean lau lagunek karbono monoxidoa arnastu eta intoxikatu egin dira; ondorioz, Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dituzte, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Larunbat honetako arratsaldeko bostetan jazo da gertaera, Iralabarri auzoko Padurako Gudua kalean dagoen etxe batean.

Itxura denez, etxebizitzako galdaran izandako akats batek eragin du intoxikazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Gizartea Albisteak