Gizartea -

Nafarroa

Sute batek Olatz Txipiko irin fabrika bat kiskali du

Suhiltzaile talde bat suaren egoera zaintzen ari da, baina ez omen du zabaltzeko arriskurik.

Sute batek Olatzeko irin fabrika bat kiskali du

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaile talde bat Olatz Txipian (Eguesibar) dago, atzo irin fabrika batean piztu zen sutearen egoera zaintzen. Sua handia izan bazen ere, ez zen inor zauritu, fabrika utzita baitzegoen.

Foru Gobernuak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuek 22:30ean jaso zuten sutearen abisua. Ordurako, irin fabrika sutan zegoen, eta garrak teilaturaino iristen ziren.

Eraikinaren barruan zegoen zabor pilaren ondorioz, sua azkar eta indar handiarekin zabaldu zen, eta egurrezko egitura kolokan geratu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak argazkiak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa