Gizartea -
lan istripua
Langile bat larri zauritu da Astigarragan
Gizonezkoa 38 urtekoa eta Tolosako bizilaguna da. Hirukoi enpresan jazo da ezbeharra.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizonezko bat (J.A.I., 38 urtekoa eta Tolosako bizilaguna) larri zauritu da Astigarragako (Gipuzkoa) Hirukoi SL enpresan jazotako lan istripu batean, CCOO sindikatuak jakinarazi duenez.
Istripua atzo jazo zen. Antza denez, pabiloian konpontzen ari ziren garabi baten kabina langilearen gainean erori zen, eta ospitalera eramen behar izan zuten. Une honetan bertan dute, larri.
CCOOk salatu duenez, "lan-baldintza txarrek urratu egiten dute mikroenpresen langileen osasuna".
Gainera, kasu horietan Osalanek eta Lan Ikuskaritzak lan-baldintzok kontrolatzea "zaila" dutela salatu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea