Gizartea -
Istripua
Arrigorriagako gazte bat hil da Burgosen izandako istripu batean
Ezbeharra astelehen arratsaldean gertatu zen, Arauzo de Miel herrian. Biktimak 18 urte zituen.
Agentziak | Erredakzioa
Arrigorriagako 18 urteko mutil bat hil zen atzo arratsaldean Burgosko Arauzo de Miel herrian izandako istripu batean. Ezbeharrean 17 urteko beste gazte bat zauritu zen.
Gertakariak 13:10 inguruan jazo ziren. Lagun batek larrialdi zerbitzuak ohartarazi zituen, auto batek hainbat kanpai-buelta eman zituela Arauzo de Miel eta Espinosa de Cervera herrien arteko nekazaritza eremuko bide batean.
Bi pertsona zaurituta zeudela eta haietako batek konortea galdu zuela ere jakinarazi zuen.
Guardia Zibila, helikoptero bat eta anbulantzia bat bertaratu ziren istripuaren tokira. Larrialdi zerbitzuetako langileek, baina, ezin izan zuten ezer egin Arrigorriagako gaztearen bizia salbatzeko.
Zauritutako 17 urteko mutila, berriz, Aranda de Dueroko ospitalera eraman zuten anbulantzian.