Gizartea -

Gertakaria

Fuel olio isuria izan da Petronorreko itsas-terminalean (Zierbena)

Isurketa igande arratsaldean jazo zen, itsasontzi bati lasta kentzen ari zirenean. 15 metro koadroko orbana sortu zen.

Petronorrek Muskizen dituen instalazioak. EiTB
Petronorrek Muskizen dituen instalazioak. EiTB
Petronorrek Muskizen dituen instalazioak. EiTB

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petronorreko itsas-terminalean (Zierbena) zegoen itsasontzi batek fuel olio isuria izan zuen atzo igandean, 15 metro koadroko orbana sortuta, konpainiak ohar batean jakinarazi duenez.

Gertakaria 18:00ak aldera jazo zen. Itsasontziari lasta kentzen ari zirela, isuria izan eta 15 metro koadroko zikingunea sortu zuen. Ohituko itxitura sistemak erabilita, orbana inguratzeko lanak abiatu zituzten berehala. Ondoren, fuel olioa xurgatzeari ekin zioten.

Iturriaren arabera, ohiko protokoloa ezarri zuten, eta Portuko Agintaritzari zein gainerako agintari eskudunei jakinarazi zieten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Azken ordukoa Bizkaia Petronor argazkiak Muskiz albisteak Gizartea Eguneko albisteak Euskadiko kutsadura