Gizartea -

Zirkulazioa

Auto-ilara oso luzeak irteera operazioan

Zirkulazioaren inguruko informazio guztia 011 telefono zenbakian, eitb.eus-eko webgune berezian eta Trafiko Zuzendaritzaren Twitterren eta webgunean.

Arratsalde korapilotsua, Euskal Herriko errepideetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste Santuko irteera operazioko lehen orduetan auto-ilarak hasi dira. Larrienak, A-8 autobidean, Kantabriarako bidean izan dira, eta ez dira konpondu 22:30 aldera arte. Biriatu (Lapurdi) parean ere oso luzeak izan dira auto-ilarak, 8 kilometrorainokoak, baina iluntzearekin batera bere onera itzuli da zirkulazioa.

Ertzaintzak jakinarazi duenaren arabera, ohiko "puntu beltz" batean, A-1 errepidean, Armiñonen (Araba), 4 kilometroko auto-ilarak sortu dira, baina 17:30erako zirkulazioa arina zen.

A-8 autobidean, Kantabriarako noranzkoan, 15:25ean hasi dira auto-ilarak sortzen, Arena hondartzaren parean hiru autok talka egin ondoren.

Behin istripua konponduta, auto-ilarak ez dira desegin, Kantabriarako noranzkoan auto ugari irten direlako. Ilarak 10 kilometrotik gorakoak izan dira arratsalde ia osoan.

Zirkulazioaren inguruko informazioa eta aholkuak

Errepidera atera aurretik, 011 telefono zenbakira deitzea aholkatu dute Trafikoa Kudeatzeko Zentrotik, zirkulazioaren egoera ezagutzeko. Erakunde horrek Twitterren eta bere webgunean ere emango du unean uneko informazioa.

Bestalde, EiTBk informazioa emango du eitb.eus-eko zirkulazioaren inguruko webgune berezian eta Radio Euskadiko ordu erdiro eskaintzen dituen albistegietan.

Beste gomendio batzuk: egiaztatu ibilgailuaren egoera, eta ez kontsumitu alkoholdun edaririk ezta koipedun elikagairik. Eta, inportanteena agian, lasai hartu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Gasteizen Gaurko azken orduko albistea A8 autobidea gaur