Gizartea -
Gertakaria
Gizon bat larri zauritu da tiro bat jasota, Arrasaten
Gertakaria 13:20an jazo da Arrasateko Bañez Doktorearen kalean. Su-arma batekin 40 urteko gizon bat larri zauritu dute sorbaldan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
40 urteko pakistandar bat larri zauritu da sorbaldan gutxienez tiro bat jasota, arratsalde honetan, Arrasaten, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gertakariak 13:20an jazo dira, Arrasateko Bañez Doktorearen kalean. Su-arma batekin gizonezko bat zauritu dute. Hainbat lekukok adierazi duenez, gizonezkoa parke batean zegoen hiru seme-alabekin baranda baten kontra ezarrita, beste gizonezko bat gerturatu egin zaio atzeti eta bi tiro entzun dira. Tiro egin ondoren, erasotzaileak auto batean ihes egin du.
Zauritua Donostia Ospitalera eraman dute anbulantzia batean. Iturri berberak esan duen arabera, tiroa egin duena ez dute oraindik aurkitu, baina ikerketa hasi dute.