Gizartea -
San Luis de Potosin
Mexikoko ibai batean desagertutako espainiarren bila jarraitzen dute
Gallinas ibaia zeharkatzen saiatzen ari ziren sei espainiarrek istripua izan zuten joan den asteazkenean. Bik ibaiertzera iristea lortu zuten eta beste lauak desagertuta daude.
Erredakzioa
Joan den asteazkenean, Mexikoko San Luis de Potosi estatuko Aquismon herrian dagoen Gallinas zeharkatzen ari ziren desagertutako lau espainiarrak bilatzeari ekingo diote berriz ere gaur goizean (Espainian zazpi ordu gehiago). Bik ibaiertzera iristea lortu zuten, baina beste lau desagertuta daude.
Gerardo Cabrera Oliva herri-babesak antolatutako bilaketaren arduradunak Europa Pressi adierazi dionez, desagerpena izan zen gunean laguntza-talde bat gelditu da, baina gauean ibaian bilatzea "ezinezkoa" omen da.
Gertakaria, asteazkenean, arratsaldeko lauak aldera izan zen. Sei espainiarrek, Aquismon herriko txalupari bati Tamul ur-jauzi ospetsura eramateko eskatu zioten.
Bertoko Turismo Bulegoak espainiarrei ibaiaren korronte indartsuak zirela eta, bidaia hori ez egitea gomendatu zieten eta agintariek ere ibaian nabigatzea debekatu zuten azken astean izandako ekaitzetan eroritako ur pilaren ondorioz.
Hala ere, espainiarrek txaluparia konbentzitu zuten eta ez zituzten agintarien gomendioak kontuan izan. Bidaian, sei espainiarren txalupak istripu bat izan zuen eta irauli egin zen. Bidaiarietako bik eta txalupariak itsasertzera iristea lortu zuten, baina beste lauak uretan desagertu ziren.