Gizartea -

San Luis de Potosin

4 espainiar desagertu dira Mexikon, ibai bat gurutzatzen ari zirenean

Tanchachin ibaian istripua izan ostean Espainiako beste bi lagun onik atera dira. Azken euri-jasak direla-eta ur-goraldia dago Mexikoko erdialdean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako lau lagun desagertu dira San Luis de Potosi estatuan (Mexikoko erdialdea). Ibai bat zeharkatzen ari zirenean baltsa irauli zitzaien, iturri diplomatikoek jakitera eman dutenez.

Beste bi lagun onik atera dira, iturri berdinek azaldu dutenez, Tanchachin ibaian istripua izan ostean. Azken euri-jasak direla-eta ur-goraldia dago Mexikon.

Aquismon udalerrian ari dira bilatzen larrialdi zerbitzuak. Atzo desagertu ziren espainiarrak. Herria Huatesca eskualdean dago. Azken urteetan abentura turismoa nabarmen garatu da bertan.

Unibertsitarioak

Espainiarrak unibertsitarioak izan daitezke, baina Espainiako eta Mexikoko agintariek ez dituzte identifikatu.

Gerardo Cabrera Oliva San Luis de Potosi estatuko larrialdi zerbitzuen zuzendariak baieztatu duenez, ezbeharra atzo gertatu zen. Funtzionarioaren esanetan, sei espainiarrak ibaia baltsa batean gurutzatzen saiatu ziren eta ontzia irauli egin zitzaien. Bakarrik bi lagunek ibaiertzera heltzea lortu zuten eta gainerakoak korronteak eraman zituen.

Urpekariak lau desagertuak bilatzeko lanean ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea