Gizartea -
Zientzia
Agustin Sanchez Lavega, 2016ko Euskadi Ikerkuntza Saria
Sanchez Lavega irakaslea aitzindari izan da Euskadiko espazio-zientzien arloan astronomia eta astrofisika txertatzen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2016ko Euskadi Ikerkuntza Saria Agustin Sanchez Lavega astrofisikari eta EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Fisika Aplikatuko katedradunak jasoko du. Zientzia eta Teknologiaren arloan entzute handiko bost ikerlarik osatu dute 21. edizio honetan.
Sanchez Lavega irakaslea aitzindari izan da Euskadiko espazio-zientzien arloan astronomia eta astrofisika txertatzen. EAEn, GCP – Planeta Zientzien Taldearekin gauzatu zen ikertzaile-eskola bat sortu zuen, eta EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan Espazio Gela eta Behatoki Astronomikoa fundatu zituen 2009an.
Sanchez Lavegak eremu esperimentalean behaketak egin ditu teleskopio eta plataforma espazial ezberdinak erabiliz, eta arlo teorikoan, Jupiter, Saturno eta horren satelite Titanen atmosferetako ekaitz-ereduak egin ditu, Venus, Jupiter eta Saturnoko zirkulazio orokorraren eta haizeen inguruko ereduen bidez eta planeta erraldoietako antizikloi eta zikloi erraldoien izaerari buruzkoak garatuz.
Agustin Sanchez Lavega. Argazkia: Hezkuntza Saila
Oinarrizko zientzian egin duen ikerketaz gain, Sanchez Lavega irakasleak astronomia-instrumentazioaren garapen teknologikoan ere dihardu, EHUren . Teknologia espazialaren eremuan, Europako Espazio Agentziaren zenbait proiektutan parte hartu du, hala nola, Venus Express misioaren VIRTIS proiektuan, eta JUICE misio espazialaren MAGIS proiektuan. Gainera, Martitz planetarako NASAren Mars 2020 misioan MEDA instrumentuaren ikertzailekide eta koordinatzaile zientifiko izendatu dute.
Era berean, Sanchez Lavega irakasleak lan intelektual trinkoa ere egin du, astronomia eta espazio-zientzietako ezagutzaren zabalkundearekiko konpromisoa hartuta. Zabalkunde eta saiakera liburu zenbaiten idazle ere bada: "Planetas Exteriores" (1987), "Origen y Evolución: desde el Big Bang a las sociedades complejas" (1999) eta "Misterios a la luz de la Ciencia" (2008).