Gizartea -
Klima aldaketaren ondorioak
Bero-boladek heriotza-tasa % 50eraino igoaraziko dute
Gasen isurketen kontrako neurriak hartu ezean, 2050etik aurrera apartekoak izango dira ondorioak. Gaur aurkeztuko dituzte ikerketa honen ondorioak, Bilbon.
Agentziak | Erredakzioa
Gasen isurketen kontrako neurriak hartu ezean, beroaldiak gero eta sarriagoak izango dira Euskadin, eta sargoriaren ondorioz, hilkortasun-tasa % 13 eta % 54 artean igoko da, BC3 (Basque Centre for Climate Change) euskal zentroak egindako ikerketa baten arabera.
Txostenaren ondorioak gaur, asteazkena, aurkeztuko dituzte Klimatek Foroan, Bilbon.
Ikertzaileek ohartarazi dutenez, Munduko Osasun Erakundearen iritzian "oso arriskutsuak" dira bero-boladak, pertsonen osasunean eragin handia duten aldetik.
Txostena egiteko lau euskal herri/hiri hartu ditu kontuan BC3 zentroak, Euskalmetek zehaztutako gune klimatiko bakoitzeko bana: Donostia (kostaldea), Bilbo (barnealdeko isurialde atlantikoa), Gasteiz (trantsizio eremua) eta Guardia (Ebroko ardatza).
Egoerarik txarrenean jarrita, berotzearen kontrako neurririk hartu ezean, 2050era arte klima aldaketaren ondorioak iraunkor mantenduko dira, baina ordutik aurrera apartekoak izango dira.
Hala, horren ondorioz, 2020-2100 aldian, heriotza-tasa % 13 eta % 54 artean igoko litzateke Bilbon; % 18 eta % 58 artean, Donostian; eta % 46 eta % 54 artean, Gasteizen.