Gizartea -

Epaia

Kartzela-zigorra, sanferminetan emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Biktima anbulantziaren zain zegoela, erasotzailea gainean jarri eta ukituak egin zizkion.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko epaitegi batek urtebeteko kartzela-zigorra ezarri dio gizon bati, 2016ko sanferminetan anbulantziaren zain zegoen emakume bati sexu-erasoa egiteagatik. Horrez gain, akusatuak 1.500 euro ordaindu beharko dizkio biktimari, jasandako kalteengatik.

Epaiaren arabera, 2016ko uztailaren 12an, 06:00etan, akusatuak biktima ikusi zuen kalean. Emakumea ondoezik zegoen, artrosisak jota eta espaloian eserita, anbulantzia zain.

Orduan, "biktima bakarrik eta mugitu ezinik zegoela" ikusita, akusatua haren "gainera joan zen bapatean", etzan egin zuen eta "ukituak" egin zizkion.

Erasotzaileak ihes egin zuen anbulantzia iritsi zenean, baina emakumea artatzera joandako DYAko boluntario batek harrapatzea lortu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Sanferminak Iruñean Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa