Gizartea -
Atxiloketa
Bere haurtxoa zaborretan utzi zuen emakumea atxilotu dute Donostian
Haurtxoa joan zen azaroaren 22an aurkitu zuten Donostiako Zuloaga plazako edukiontzi baten barruan sartuta.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak 28 urteko emakume bat atxilotu du Donostian. Segurtasun Sailak adierazi duenez, azaroaren 22an Zuloaga plazako edukiontzi batean, "bere haurtxoa abandonatzea" leporatzen diote.
Izan ere, Ertzaintzako agenteek, 2016ko azaroaren 22ko goizaldean, haurtxo jaioberri bat erreskatatu zuten Gipuzkoako hiriburuko alde zaharreko zakarrontzi baten barrutik.
Emakumea atzo (osteguna) arratsaldean atxilotu zuten, eta datozen orduetan igaroko da epailearen aurretik.
Gertaeraren aurrean, Gipuzkoako Aldundiak kasu horietarako ezarrita dagoen protokoloa jarri zuen martxan, eta harrera familia batek hartu zuen umetxoa, aldi batez bertan bizi zedin, osasun azterketak gainditutakoan.