Gizartea -
Bizkaia
Igogailu panoramiko bat Getxoko Punta Begoña Galerietan
2017ko lanen artean, areto nagusia irazgaiztu, hego galeriako sabai faltsuen eskoratzea, aretoaren beheko eremurako sarbide berria eta hego galerian sarrera berria egitea daude.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Igogailu panoramiko bat jarri, areto nagusia irazgaiztu eta sabai faltsuen eskoratzea dira aurten egingo dituzten hainbat lan Getxoko Punta Begoña Galeriei balioa emateko.
Galerien barrualdea. Argazkia: Liher Puente
Imanol Landak, Getxoko alkateak, esan duenez, aurten aurreikusi dituzten lanen artean " areto nagusia irazgaiztu, hego galeriako sabai faltsuen eskoratzea, aretoaren beheko eremurako sarbide berria, igogailu panoramiko bat jarri eta hego galerian sarrera berria egin" daude.
EHUko Zientzia Garapen eta Transferentziarako erretoreordeak, Arturo Mugak, bi instituzioen arteko errekurtsoen eta ezagutzaren "koordinazioa" azpimarratu du, galeriei balioa emateko "proiektu konplexuak modu arrakastatsuan aurrera atera ahal izateko".
Igogailu panoramikoa, altzairu herdoilgaitzez egina egongo da eta Ereaga hondartzaren pareko sarreran kokatuko dute. Horrek, sarrera erraztuko du eta eraikinaren aldera eta hondartzako zenbait guneetara ikuspegia eskainiko du.
Punta Begoña Galeriak. Argazkia: Liher Puente