Gizartea -

Bizkaian

Auto-talkako lapurretak egiten zituen sare bat desegin dute

Atxilotuek Ezkerraldean bereziki lapurtzen zuten, 19 eta 26 urte bitarteko gazteak dira eta horietako batzuk, delitu-historia luzea daukate.

Atxilotuak, 19 eta 26 urte bitarteko gazteak dira. Argazkia: Ertzaintza
Atxilotuak, 19 eta 26 urte bitarteko gazteak dira. Argazkia: Ertzaintza
Atxilotuak, 19 eta 26 urte bitarteko gazteak dira. Argazkia: Ertzaintza

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak auto-talkako lapurretak egiten zituen sare bat desegin du. Talde antolatuaren sei kide atxilotu dituzte eta Bizkaiko, bereziki Ezkerraldeko, ibilgailu eta lokaletan lapurtzeagatik 17 delitu inputatu dizkiete, Segurtasun Sailaren arabera.

Ostutako ibilgailuekin tabernetan eta lokaletan auto-talkako lapurretak egiten adituak ziren talde honetako sei kideen atxiloketak Bizkaiko Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuak egin ditu, aurreko urteko azaroan hasitako ikerketen ostean.

Atxilotuak, 19 eta 26 urte bitarteko gazteak dira, eta horietako batzuk, delitu-historia luzea daukate.

Ikerlariek jakin zuten arabera, taldeak Trapagarango (Bizkaia) pabilioi industrial batzuetan zuten euren ekimenak antolatzeko lokala.

Atxilotuak bihar eramango dituzte epailearen aurrera, Barakaldoko Epaitegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Trapagaran bideoak Gaurko azken ordukoa Lapurretak