Gizartea -
Nafarroan
Beste hiru lurrikara izan dira Eguesen, Zubirin eta Olaben
Ostiralean astindua izan zenetik, beste hogei mugimendu sismiko izan dira autonomia erkidegoan.
Agentziak | Erredakzioa
Hiru lurrikara izan dira asteazken goizaldean Nafarroan. 03:19an, 2 graduko lurrikara izan da Eguesen; 07:48an, 1,7 gradukoa Zubirin; eta 09:27an, 2,5 gradukoa Olaben.
Ostiralean Nafarroan astindua izan zenetik, beste 20 lurrikara gertatu dira. Martxoaren 10ean, 07:43an, 4,5 graduko bat erregistratu zuten Olaben, eta Iruñerriko eskualdean nabaritu zuten. Egun berean, beste zortzi erreplika izan ziren: horietako bat, 3,6 gradukoa, Erripan jazo zen, 16:21ean.
Horrez gain, martxoaren 10ean, 07:47an, 2,5 graduko lehen erreplika antzeman zuten Eguesen. Erripan lurrikara izan ostean, Larraintzarren eta Olaben ere izan ziren, baita Zubirin ere.
Martxoaren 11n, larunbatean, bost mugimendu sismiko gertatu ziren: lau Zubirin eta bat Olaben. Igandean eta astelehenean ere, beste bi erregistratu ziren.
Asteartean, martxoaren 14an, 1,7 graduko beste bat nabaritu zuten Eguesen.