Gizartea -

Iragarpena

Abisu horia ezarri dute asteazken honetan, itsasaldeko arriskuagatik

Goizeko lehen orduetan, lanbroa eta lainoak izan dira. Orduak igaro ahala, baina, argitzera egingo du.

Donostia. Argazkia: EFE
Donostia. Argazkia: EFE
Datozen egunetarako eguraldiaren iragarpena

8:22

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du asteazken honetan, itsasaldeko arriskuagatik. Ohar baten bidez jakitera eman duenez, olatuak 2 eta 2,5 metro artekoak izan litezke. Arrazoi horregatik, abisu horia egon da indarrean 05:00etatik 07:00etara.

Itsasgora 06:00ak aldera izan da, eta ordu horretan olatu handiagoak izatea espero zen. Olatuen altuera adierazgarria 2,5 metro ingurukoa izan da.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera, goizeko lehen orduetan lanbroa eta lainoak izatea espero da. Zerua hodeitsu egongo da, baina, orduak igaro ahala, argitzera egingo du.

Tenperaturei dagokienez, minimoetan ez da aldaketarik izango, eta maximoak zertxobait igoko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak EAE Eguraldia Donostia Gizartea albisteak Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea