Gizartea -

Hiru hildako eta bost zauritu

Azkoitiko istripu larria zerk eragin zuen ikertzen ari dira

Hiru pertsona hil ziren: 41 urteko eibartar bat eta Eibarren bizi baina jatorriz errumaniarrak ziren bi gizon.

Ertzaintzaren agenteak, istripua gertatu zen lekuan. Argazkia: EFE
Azkoitiko istripua. Argazkia: EFE
Ertzaintzaren agenteak, istripua gertatu zen lekuan. Argazkia: EFE

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

 

Azkoitian, Azkarate mendatean, hiru pertsona hil eta bost zauritu ziren atzo arratsaldean, zirkulazio istripuan. Ezbeharra zerk eragin zuen ikertzen ari da Ertzaintza.

Istripua kolpe latza izan da Eibarren, hildako hiru lagunak bertan bizi zirelako. Zendutako bat Eibarko 41 urteko gizonezkoa da, oso ezaguna, nonbait. Beste biak Gipuzkoako herri horretan bizi ziren, baina errumaniarrak ziren jaiotzez. Istripuan bost pertsona zauritu ziren, horietako bat larri.

Ezbeharra 17:45ean gertatu zen, GI-2634 errepidean, Azkarate mendatean, eta kamioi bat eta lau auto nahasi ziren bertan: Scania kamioi bat eta lau auto. Lehen datuen arabera, kamioiak artaziarena egin zuen eta bete-betean harrapatu zituen autoak.

Hildakoetako bi Citroën Xsara Picasso batean zihoazen. Ibilgailu horretan, 20 urteko mutil bat ere bazihoan, eta Donostia Ospitalera eraman zuten, larri. Hirugarren biktima Peugeot 307 batean zihoan.

Arin zauritutakoei dagokienez, horietako bi 70 eta 68 urteko senar-emazteak dira (Mercedes-Benz 300 batean zihoazen). Istripuan nahasitako azken autoan, Kia Ceed batean, 58 urteko gizon bat eta 22 urteko neska bat zihoazen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Azkoitia albisteak